miércoles, 6 de abril de 2022

BAKEA ETA JUSTITZIA

HAURREN TRATU  TXARRAK

Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen du haurren aurkako tratu txarra: 18 urtetik beherako haurrek eta nerabeek jasaten duten abusu edo arretarik gabeko edozein ekintza, haien osasunari edo garapenari kalte egiten diena.

Haurtzaroan, 4 umetik batek tratu txar fisikoak jasaten ditu; 5 neskatik batek eta 13 mutiletatik batek sexu-abusuak.


Tratu txar fisikoa.- Haurren tratu txar fisikoa gertatzen da pertsona batzuek haurraren osotasun fisikoa kaltetzen edo arriskuan jartzen dutenean.


Helburua herritarrak kontzientziatzea da, haurren aurkako indarkeria desagertzeko, eta guraso askoren pentsamendua aldatzeko seme-alabak jotzea haien hezkuntzaren zati bat dela ustetik.

Tratu txar emozionala.- Haurren aurkako tratu txar emozionalak dakar haurraren autoestimua edo ongizate emozionala erasotzea. Hitzezko erasoak eta eraso emozionalak hartzen ditu barnean, hala nola umeari balioa kentzea eta etengabe errieta egitea, bai eta haurra isolatzea, ez ezagutzea edo baztertzea ere.

Abandonua.- Haurrak abandonatzea esan nahi du: elikagaiez ez hornitzea; aterpea, afektua, gainbegiratzea, heziketa edo arreta mediku egokia ez ematea.

PREBENITZEA ETA HEZITZEA DEITORATZEA BAINO HOBEA DA.


No hay comentarios:

Publicar un comentario